Euskadiko Artxibo Historikoa
 
Eusko Jaurlaritza

dokuklik, Euskadiko Artxiboak

Zer da Badator?

Badator bilatzailean Euskal Autonomia Erkidegoko artxibo publiko nahiz pribatuetako dokumentazio historikoa kontsultatzen da. Bere mugetatik kanpo dauden baina herrialderako interesgarriak diren hainbat artxibo-funts ere biltzen ditu. XI. mendearen eta 2014. urtearen arteko data duen dokumentazioaren 840.374 erreferentzia biltzen ditu. Badatorren 5.723.000 irudi digital banatzen dira, 265.524 dokumentu/espedienteei dagozkienak.


Badator Euskal Autonomia Erkidegoko artxiboetako dokumentuak kontsultatzeko sistema da. Zerbitzu publikoek nahiz partikularrek beren inbentarioak laga dituzte web kolektibo honetan hedatzeko.

1989an, Irargi Euskadiri buruzko informazioa biltzen hasi zen bere lurraldetik kanpo zeuden artxibo-funtsetan. Lan hartarako, kualitatiboki garrantzirik handieneko dokumentazioa duten bi artxibo baliatu zituen: Valladolideko Real Chancilleriako Artxiboko Prozesu Zibilak eta Madrilgo Artxibo Historiko Nazionaleko Ezabatutako Kontseiluak. Lan haren helburua ordura arte inoiz deskribatu ez ziren dokumentuak deskribatzea zen.

Proiektua 1997an amaitu zen, ia 40.000 hustuketa-fitxa bilduta. Fitxa horiek XIII. mendetik XIX. mendera arteko aldian Euskadin zeuden estamentu, gremio, korporazio eta administrazio guztiei buruzko informazioa bost milioi foliotan baino gehiagotan bilatzearen emaitza da.

Lan hori bilatzailearen hazia izan zen, 1991n Badator izena jaso zuena.

1998ko ekainean, Badator webgunea inauguratu zen, Espainiako era horretako lehen webgunea inauguratu ere, honako helburu honi begira: zerbitzari baten bitartez, Euskadiko edo Euskadirekin lotura duten artxibo-funts guztietako informazioa eskuratzeko tresna izatea. Webgunea inauguratu zenean, 115.000 artxibo-erreferentzia banatzen zituen.

2012ko apirilean Dokuklik inauguratu zen, izen horrekin identifikatzen da badatorren kontsulta daitezkeen dokumentuen irudi digitalen kontsulta, 2 milioi irudi digital daude.

2021eko urrian 740.00 dokumenturen erreferentziak zabaldu genituen, 500 artxibo-funts ingururenak, eta 5,2 milioi irudi digital.

2022ko azaroan 366.016 kopia digital kargatu dira, 22.662 dokumentu digitalizaturi dagozkienak. Era berean, 40 artxibori dagozkien 107.598 erreferentzia edo zuzenketa gehitu dira, eta horietatik 62.000 berriak dira.

Bilbo, 2022ko azaroa.